Orion hasi eta amaituko da Bidasoako itzuliaren 3. etapa

Karkara 2015ko mai. 7a, 13:33

Bidasoa itzuliaren hirugarren etapa jokatuko da bihar. Hasi eta amaitu Orion egingo da, Arrantzale kalean.

Maiatzaren 8an, bihar, Bidasoa Itzuliko hirugarren etapa jokatuko da, ostiralarekin. Lasterketa Oriotik abiatuko eta amaituko da, Arrantzale kalean. Irteera 14:30ean izango da, eta txirrindulariak, Abeslari kaletik herriko plazara joango dira, eta handik, Aritzagatik barrena, N-634 errepidera aterako dira. Itzulera Txanka-Hondartza bidetik egingo dute, 17:45 inguruan.

Lasterketako ibilgailuek ikastola ondoko plazan aparkatuko dute. Hara iristeko Baxoaldetik pasa, Erribera kaletik barrena Balea kaleraino eta handik Abeslari kalera joan beharko dute. Gainontzeko ibilgailuentzat zirkulazioa aldatu egingo da, hainbat errepide itxita egongo baitira.

Besteak beste, Oriotik ateratzeko Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute. Aparkatzeko debekua ere ezarri da hainbat kaletan. Arrantzale kalean eta Abeslari kalean, egun osoan ezingo da aparkatu. Herriko plazan eta Aritzagan, lasterketa irteterako orduan aparkatzea ezinezkoa izango da.

Zirkulazio aldaketak

  • Oriotik aterako: Txanka-Hondartza bidea
  • Arrantzale kalean ezin da egun osoan aparkatu
  • Abeslari kalean ezin da egun osoan aparkatu
  • Herriko plazan ezingo da aparkatu lasterketa irteterakoan
  • Aritzagan ezingo da aparkatu lasterketa irteterakoan

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide