Miriam Mendozak ipuin kontaketa egingo du bihar, maiatzaren 14ean, Orioko kultur etxeko udal liburutegian, arratsaldeko 18:15ean. Ipuin kontaketa 5 eta 8 urteko umeentzat izango da eta Roland Pirata eta Pello Arpoilaria, Itsaso Zabaleko istorioak ipuina kontatuko du.
Orioko haurrek aski ongi ezagutzen dute Mendoza. Lehenago ere izan da udal liburutegian eta bihar ere izango da, 18:15ean hasita.