Ezin izan zuten rallya amaitu

Karkara 2015ko mai. 7a, 12:30

Argazkia: Josu Uribe

Haritz Olasagastik eta Gorka Eizmendik ezin izan zuten Lea-Artibaiko rallya amaitu.

Pasa den asteburuan Lea-Artibaiko rallya jokatu zen. 51 autok hartu zuten parte. Markina-Xemengoi zelaitik atera ziren guztiak, baina hemeretzik utzi behar izan zuten lasterketa; hortaz, 32 izan ziren amaitu izan zutenak. Eizmendik ezin izan zuen amaitu, arazo mekaniko batzuk medio.
Garaipena rallyko bigarren etapako azken bi tarteetan erabaki zen. Ordura arte lehia oso estua eta bizia izan baitzen. Xabier Lujuak irabazi zuen Porche 997 GT3 kotxearekin. Bigarrena bi eta hiru segundora iritsi ziren Gorka Antxustegi, Txus Jaio eta Ander Aranaren artean. Eta, oso tarte txikian iritsi ziren Iñaki Narbaiza, Aitor Saizar eta Aingeru Castro.

Gorka Eizmendik ezin izan zuen helmugaratu, arazo mekanikoren bat izan baitzuten Lekeitio-Mendexa inguruan.
 

Bideoa: Lea-Artibai eta Mutriku Hitza

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide