Igor Makazaga: "Aurten, foku berezia jarri dugu guri begirako lana egitean"

Liga San Miguel 2015ko mai. 8a, 08:59

Igor Makazaga elkarrizketatu dute TKE ligako komunikatzaileek. Gurera ekarri dugu elkarrizketa, euskaratuta.

Kontentu egiten ari zareten lanarekin?

Ni pozik nago. Lan ona egiten ari gara, etapaz etapa. Ondo goazela usten dut. Iazko hiru-lau arraunlariren baja izango dugu aurten, baina, aldi beren, bost alta izango ditugu. 2014 urtearekin alderatuz gero, arraunlari gehiago izango ditugu eta taldea gazteagoa izango da.

Nola ikusten duzu aurretik daukazuen denboraldia?

Orain egutegi bat daukagula, talde bakoitzak erabakiko du noiz egon nahi duen ondo, noiz ezingo duen horren ondo egon... eta informazio hori bakoitzak izango du. Eta bakoitzak hartzen duen bidearen araberakoa izango da denboraldiak emango duena. Baina, azken finean guztiok denboraldiaren puntu batean ondo egon nahi dugu, eta hor ikusten da zein den zein. Bitartean itxarotea besterik ez zaigu gelditzen.

Baina, zuek gora egotea espero duzue?

Egunetik egunera joan behar dugu. Oso zaila da. Azkenean hau lehiaketa bat da eta guztiok ahalik eta ondoen egiteko entrenatzen dugu. Guk gure buruari begira egin behar dugu lan. Ondo aztertu behar dugu zer den ondo egiten duguna eta zer ez, zuzentzeko. Batez ere gure lanari begira jardungo gara, besteei begira egon ordez.

Beste taldeak nola ikusten dituzu?

Azken urteetan bezala, aurten ere, taldeak oso kontinuistak dira. Oso antzeko taldeak dira urtez urte, bereziki goian dabiltzan taldeenak; horiek alta garrantzitsuagoak izaten dituzte bajak baino. Baina, gainontzean, orokorrean, beste urte batez, talde antzekoak izango dira.

Zein da zuen helburua?

Gure helburua denboraldi amaierara begira, gure lan plangintza hasieratik amaierara betetzea da. Eta, hor, foku berezia jarri dugu guri begirako lana egitean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide