Udazkenean disko berria kaleratuko du Olatz Zugastik

Karkara 2015ko mai. 8a, 08:48

Ekainaren 11n aurkeztuko du diskoa Olatz Zugastik Iruñeko Erraldoien Txokoan.

Olatz Zugasti –Hernani, 1965– abeslaria eta harpa-jotzailea da. Benito Lertxundiren hainbat diskotan parte hartu du 1981 urtea geroztik, baina, bakarlari gisa bere lehen lana 1991n kaleratu zuen, duela 24 urte. Bere harrobitik sortutako kantuak eta euskal herri kantuak jorratu ditu bakarkako lanetan. Orain arte lau disko kaleratu ditu: Kantu baten bila nabil –1991–, Bulun bulunka –1998–, Elearen lainoa –2002– eta Gau hotzenean ere –2010–. Udazken honetan bosgarrena kaleratuko du.

Prestaketa lanetan dago oraindik, baina jada hasi da zuzeneko emanaldiak lotzen. Ekainean izango du lehena, diskoaren estreinaldia izango dena. Iruñeko Erraldoien Txokoan izango da kontzertua, ekainaren 11n. Ander Ederra, Joanes Ederra, Julen Alonso eta David Gorospek lagunduko dute Olatz Zugasti aurkezpen kontzertua.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide