Kiribil Estilistakek Kopako finala irabazi zuen

Karkara 2015ko mai. 7a, 12:54

Pasa den ostiralean kopako finala irabazi zuten 2-2 berdindu ostean. Kopa irabazteaz gain beste hainbat sari lortu zituzten.

Taldea zarauztarra den arren oriotar askok jokatzen dute bertan. Izaskun Manterola, Eneritz Illarramendi, Nerea Uranga, Garazi Iturzaeta, Aurora Makazaga, Eider Murillo eta Onintza Aiestaran dira Kiribil Estilistak taldeko oriotarrak.

Ostiralean jokatu zuten kopako finala, Zarautzen. Aurrea hartu zuten markagailuan, 0-2. Baina, partidaren amaierarako berdindu egin zuten aurkariek. Azkenean, penaltietan erabaki behar izan zuten Kopako irabazlea, eta Kiribil Estilistakek irabazi zuen.

Kopako garaikurraz gain, beste bi sari ere irabazi zituzten. Izaskun Manterolak atezain onenaren saria irabazi zuen eta Aurora Makazagak finaletako gol azkarrenaren saria lortu zuen.

Bestalde, beste oriotar bat ere izan zen saritua. Guillermo De la Calle oriotarrari epaile onenaren saria eman zioten.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide