Trainerilletan emakumezkoak lehen hiru postuetan

Karkara 2015ko mai. 5a, 11:20

Gipuzkoako Trainerillen Ligan, emakumezko absolutuen kategorian, fin dabiltza oriotarrak. Larunbatean bigarren sailkatu ziren eta igandean hirugarren.

Batel ligaren hondarretan hasi zen Gipuzkoako Trainerillen Liga. Asteburu honetan bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu dira, larunbatean eta igandean, Pasai Donibanen. 

Larunbatean arratsaldez jokatu ziren estropadak. Jubenilek eman zioten hasiera bigarren jardunaldiari eta San Juanek, Getariak eta Hibaikak osatu zituzten lehen hiru postuak. Bigarrenari hiru segundoko aldea eta hirugarrenari zazpikoa atera zizkion San Juanek.  Igandean lehen hiru postuetako taldeak berdinak izan arren, ordena aldatu egin zen. Hibaikak irabazi zuen estropada eta atzetik Getaria eta San Juan gelditu ziren.

Emakumezko absolutuen txanda etorri zen ondoren, eta maila honetan Orioko A taldea bigarren sailkatu zen 14:59:32 denborarekin. Irabazlea San Juan izan zen 15 segundoko aldearekin. Orioko B taldeak zortzigarren egin zuen. Igandeko estropadan hirugarren egin zuten oriotarrek, Zumaia eta Suan Juanen atzetik. 16 segundoko aldea atera zien irabazleak, hau da, Zumaiak.

Gizonezko seniorretan, Gipuzkoako Ligako estropadan Hondarribia izan zen garaile. Atzetik San Juan, Mutriku eta Kiriko sailkatu ziren, ordena horretan. Igandean San Juanek irabazi zuen eta Hondarribia gelditu zen bigarren. Baina, kategoria berean, ligatik kanpo, Gipuzkoako Federazioko Kopako estropada ere jokatu zen. Estropada horretan Orioko trainerilla batek hartu zuen parte eta hirugarren sailkatu ziren, hori bai, ez zuten puntuatu. Igandean, Ligatik kanpoko lehian, Oriok irabazi zuen, bigarrenari –Hondarribia– 7 segundoko aldea aterata.

sailkapen orokorrean, Orioko bi talde besterik ez daude. Bi oriotarren artean emakumezko absolutuen A taldea da lehen postuetan sailkatuta dagoena. Hirugarren dago, 21 punturekin. Lehendabiziko postuan San uan dago, 23 punturekin eta bigarrenean Zumaia 22 punturekin. Orioren beste taldea kategoria berean dago eta 10. postuan dago sailkapen orokorrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide