Zuzenean emitituko dugu hauteskunde bezperako mahai-ingurua

Karkara 2015ko mai. 6a, 13:55

Streaming bidez emitituko dugu osteguneko mahai-ingurua, 19:00etan hasi eta 21:00ak inguruan amaituko dena.

Karkara.eus webgunean sartzea nahikoa izango da hauteskunde bezperako mahai-ingurua zuzenean ikusteko. 19:00etan hasiko da emisioa, mahai-inguruarekin batera, eta 21:00k aldera amaituko da.

Jakes Goikoetxea Berria egunkariko erredaktore buruak gidatuko du saioa, bera izango da moderatzailea. Mahaiaren bueltan EAJko Jose Anjel Zaldua, Orain plataformako Miriam Uranga, PSE-EEko Irma Domingorena –alboan Ana Priede zerrendaburua duela– eta EH Bilduko Emeterio Iribar egongo dira.

Guztira bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera, mahai-inguruak. Ordu eta laurdeneko tartea moderatzaileak egindako galderak erantzuteko izango da eta azken 45 minutuetan herritarren galderak erantzuteko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide