Bizi iturri saria Olidenentzat

Karkara 2015ko mai. 5a, 07:48

Iñaki Olidenek beste manta bat gehiago eskuratu du. Oraingo honetan Bizi Iturri saria irabazi du bigarrenari lau plazako aldea aterata.

 Maiatzaren 1ean eta 2an, asteburuan, Bizi Iturri saria jokatu da Aiako probalekuan. Orioko Olidenek eta Iñaki Olidenek, eta Aiako Patxi Arzadunek hartu zuten parte. Irabazlea oriotarra izan zen, Iñaki Oliden.

58 plaza eta 2,30 metro egin zituzten Iñaki Olidenen idiek. Akulari lanetan Oliden bera eta Inaxio Telleria aritu ziren; eta, Olidenek, Aiako Patxi Arzadunen eta Itziarko Erleteren aurka jokatu zuen larunbatean, maiatzaren 2an. Bigarren Arzadun gelditu zen, 54 plaza, 6 zinta eta 0,75eko markarekin. Hirugarren larunbatean lehiatu zen Iñaki Lopategi geratu zen 54 plaza, zinta 1 eta 1,58 metroko marka lotuta.

Sailkapen orokorra

1. Iñaki Oliden           58 plaza eta 2,30 metro
2. Arzadun                 54 plaza, 6 zinta eta 0,75 metro
3. Iñaki Lopategi       54 plaza, zinta 1 eta 1,58 metro
4. Oliden                    52 plaza, zinta 1 eta 1,66 metro
5. Gaztelu Iturgintza 50 plaza, 3 zinta eta 0,82 metro
6. Erlete                     49 plaza, 2 zinta eta 2,15 metro

Aiako probalekuko 1.750 kiloko harriari 100 kilogramoko plaka gehituko zioten Bizi Iturri sarirako, hortaz, 1850 kiloko harriarekin aritu ziren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide