Sanpedroetako festa programa ixteko bilera

Karkara 2015ko mai. 4a, 17:26

Bilera-irekia egingo du Udalak asteazkenean, hilaren 6an, kultur etxean.

San Pedro jaiak antolatzeko bilera izango da asteazkenean, maiatzak 6, kultur etxeko bilera gelan. Bilera iluntzeko 18:30ean hasiko da. Asteazkenekoa ez da lehen bilera, aurretik jada hainbat egin baitira. Baina, aurretik zehaztu diren jaiei buruzko hainbat kontu itxi nahi ditu Udalak. Festetako programa amaitu nahi du, alegia.

Proposamenen bat duena edo antolakuntzan lagundu nahi duena bilerara azaltzera animatzen du Udalak. Guztion artean guztiontzako festa egitea da helburua.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide