Martxoaren 23tik apirilaren 23ra, liburutegian libururen bat hartu duen pertsona heldu guztiek e-book baten zozketan hartu dute parte. Hilabete horretan liburutegia erabili duenak aukerak zituen e-booka lortzeko.
Baina, azken egunean, liburuaren egunean, apirilaren 23an, zozketa egin zen eta Olatz Sanchez Sarasua izan zen zozketaren irabazlea. E-bookarekin nahi adina liburu irakurtzeko aukera du Sanchezek.
Ekimenarekin liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazi nahi izan dira eta herritarrak liburutegia erabiltzera animatu nahi izan dituzte.