OBB lehen lau sailkatuetan

Karkara 2015ko api. 29a, 09:48

Argazkia: Sergio Berdasko

Orioko Bate Bizkorrak taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den igandean Viladecans talde
katalanaren aurka. Garaipen honi esker, Erreginaren Kopa jokatuko dute oriotarrek.

Viladecans taldeak jaurtitzaile amerikar baten laguntza izan zuen igandeko partidan; baina, hala ere, ez zen nahikoa izan OBB taldeak erasorako duen abilezia gainditzeko. Oriotarrek bost hit ematea lortu zituzten. 

Orioko taldeko jaurtitzailearen lana paregabea izan zen, aurkariek hiru hit egitea besterik ez baitzuten lortu. Erasoan ez ezik, talde euskaldunak defentsan eginiko lana paregabea izan zen. Honela, 20ko emaitzarekin garaipena lortu zuten. Ligako bigarren fasera goreneko taldean sailkatuta egotea lortu zuten, baita erreginaren kopa jokatzeko sailkatzea ere. Azken txapelketa hau, Sant Boi –Bartzelona– herrian jolastuko da.

Bigarren partiduan, OBB­ taldeko entrenatzaile den Patxi Arnalek, taldeko gazteenei eman zien aukera; jubenil eta kadeteek jolastu zuten partida. Maialen Camacho eta Maider Lopetegui jokalariek erasoan lan polita egin zuten, bakoitzak hit bana sartu baitzuen.

Defentsa indartsu mantenduta eta Amaia Larraza jokalari kadeteak egindako lan ezin hobearen ondorioz, talde euskaldunak ez zion talde kataluniarrari partidua erraz irabazten utzi. Neurketa azken sarreran amaitu zen, Viladecans taldearen aldeko 8­0­ko markagailuarekin. Hala ere, aipatu eta azpimarratu beharra dago talde oriotarreko gazteek eginiko lan ederra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide