Harribilen urteurren bazkarirako izen ematea zabalik

Karkara 2015ko api. 30a, 11:46

20 urte bete ditu herriko dantza taldeak, Harribilek. Ospatzeko ekainaren 5ean emanaldia eta ekainaren 6an bazkaria antolatu dute.

Harribilek 20 urte beteko ditu aurten. Efemeridearen harira emanaldi berezia egingo dute ekainaren 5ean. Harribilen dantzan dabiltzanak nahiz ibili direnak hartuko dute parte, iraganeko dantzariak eta egungoak. Baina, dantzarako animatu ez direnek ere oholtzara igo gabe ospatu dezakete urteurrena. Emanaldiaren hurrengo egunean izango da, ekainaren 6an. Harribil Dantza taldeko kideek eta harribil-kide ohiek bazkaria egingo dute.

Maiatzaren 22a bitarte izango dute bazkarirako izena emateko aukera. Gabon tabernan izango da izena emateko aukera, edota taldekideren batekin kontaktuan jarrita. Bazkariaren lekua izena ematen duten pertsonen kopuruaren arabera aukeratuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide