Eskolarteko hondartzako futbol denboraldia amaitzera doa, eta datorren ostiralean, maiatzaren 1ean, jokatuko da finala Zarauzko hondartzan. 9:00etan ekitaldi bat egingo dute, eta horren ondoren partidak jokatuko dira.
Orioko talde bat egongo da finalak jokatzen. Zaragueta eskolako alebin mailako mutilena, hain zuzen. 6. mailako mutilek Getariako Iturzaeta Herri Eskolakoen aurka jokatuko dute. Eskolako hamar ikaslerekin batera, Aiako Lardizabalgo bi gaztek jokatzen dute taldean.