Gomazko Pala Txapelketan izena emateko epea zabalik

Karkara 2015ko api. 23a, 09:00

Apirilaren 27ra arte egin daiteke izen-ematea Karelan

Hasi da Orioko Pilota Elkartea urteroko pala txapelketa antolatzen eta izen-emate epea ireki dute jada. Karela kiroldegira jo beharko du txapelketan parte hartu nahi dutenek eta bertan izen-abizenak eta kontaktua utzi beharko dute. Bikoteko parte-hartzea 20 eurokoa izango da. Apirilaren 27ra arte egongo da izen-ematea zabalik.

Urtero bezala, Gomazko Pala Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra bikotekideetako bat oriotarra edo aiarra izatea da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide