Berdinketa Orioko Bate Bizkorrentzat

Karkara 2015ko api. 22a, 08:18

Partida bat irabazi eta bestea galdu egin du Orioko Bate Bizkorrak taldeak asteburuan. Datorren astean erabakiko da lehen zatiko sailkapena.

Ohorezko mailako Sofbol Liga Nazionaleko bostgarren jardunaldian, Orioko OBB taldeak Kataluniara bidaiatu du Proyecte Gavaren aurka jolasteko. Lehen partida erraz irabazi zuten oriotarrek; bigarrena, aldiz, galdu egin zuten.

1-10 aldeko emaitza

Lehenengo partidan talde horiak erraz gainditu ditu aurkariak. Bate Bizkorrak taldeko Yusmeri Pacheco jaurtitzaileak, ikaragarrizko lana burutu zuen. Aipagarria da oriotarrek bateatzeko duten grina eta, batez ere, Ainara Larraxak eta Diamela Puentesek eginiko lan paregabea. Bakoitzak 3 hit eman lortu zituen. Aipagarria da baita ere Maialen Pison jubenilak egindako lana. Bi hit lortu zituen jokalari gazteak.

Talde Oriotarrak erraz gailendu zuen talde kataluniarra, 1-10 emaitzarekin amaitu baitzen partida. Guztira, Bate Bizkorrakek 12 hit lortu zituen; Proyecte taldeak, aldiz, bat.

Bigarren partidan berdintasun handiagoa

Bigarren partidan aldiz, bi taldeetan artean berdintasun handiagoa nabari zen.  Hirugarren sarrerara arte, bateatzaile Katalanek lana ongi egin zuten eta markagailuan aurrea hartu zuten. Igone Etxeberriaren pitxeoak ezin izan zion buelta eman partiduari, ezta Maria Cicoya eta Maialen Pisonen hitek ere.

Azkenean partidua 5-10 emaitzarekin amaitu zen, Katalanen alde. Partida bat irabazita eta bestea galduta, bosgarren jardunaldian berdinketarekin konformatu behar izan du Orioko Bate Bizkorrak taldeak. Lehen birako sailkapena hurrengo astean erabakiko da, Mendibeltz zelaian, Villadecans taldearen kontrako partidan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide