Bi bandek bat egingo dute

Karkara 2015ko api. 21a, 10:22

Larunbatean kontzertua emango dute Loatzo eta Danbolin musika eskolakoek, 18:00etan, Ikastola aurreko plazan.

Bi musika banda batuko dira larunbatean, elkarrekin kontzertua emateko. Loatzo musika eskolako bandak eta Danbolin musika eskolako bandak emanaldia eskainiko dute larunbat honetan, hilak 25, ikastola aurreko plazan, 18:00etan.

Ehun ikasletik gora izango dira kontzertuan; eta musikariak ez ezik, dantzariek ere hartuko dute parte. Hainbat diziplina uztartuko dira, hortaz, larunbatean. Eta, kontzertu hori prestatzeko Hondarribian izan dira bi musika eskoletako kideak pasa den asteburuan. Entseguak egiteko tokirik ez zutelako –musikari kopurua medio– joan behar izan zuten hara; larunbatean joan eta igandean bueltatu ziren.

Elkarrekin entseatzeaz gain, batera bazkaldu eta elkarrekin lo egin zuten. Esperientzia polita izan dela aitortu digute Danbolin musika eskolako kideek. Eta asteburuan entseatutakoa larunbatean jendaurrean erakutsiko dute, 18:00etan, Ikastola aurreko plazan.

                 
     
                  
 
                  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide