Aiako eta Orioko harri-jasotzaileak Adunan

Karkara 2015ko api. 22a, 08:15

Argazkiak: Ataria.info

IX. Gorostidiren Harria Txapelketa jokatu zen igandean, apirilaren 19an, Adunan. Aiako eta Orioko harri-jasotzaileek hartu zuten parte.

Harmailak jendez bete ziren. Eserita ez ezik, zutik ere egon zen ikuslea. Zaleak adi-adi zeuden, ikuskizun estu eta bizi baten esperoan. Eta, kirolariek ez zuten hutsik egin.

Aimar Irigoienek 20 aldiz jaso zuen 155 kiloko errektangular zaharra, bost minutuko denboran. Honen atzetik Jokin Eizmendi gelditu zen, 15 jasoaldirekin; eta, hirugarren postuan, Iban Ugartemendia gelditu zen.

Sari berezian ez zen saridunik egon

Iñaki Gorostidiren izena duen txapelketan sari berezia zegoen, Iñaki Gorostidi berak, 77 kilo zituenean jaso zuen harria bizkarrean berdintzen zuenarentzat. Gorostidik esku bakarrez jaso zuen 185 kiloko harri zaharra garai hartan, baina, igandean, ez zen inor ausartu Gorostidiren marka hausten.

Sailkapena

1. Aimar Irigoien           20 jasoaldi

2. Jokin Eizmendi          15 jasoaldi

3. Iban Ugartemendia  13 jasoaldi

4. Telleria II.a               11 jasoaldi

5. Izeta II.a                  11 jasoaldi

6. Urpe                          9 jasoaldi

7. Aimar Galarraga         9 jasoaldi

8. Urrutia                      8 jasoaldi

9. Imanol Illarramendi    8 jasoaldi

10. Jon Ander Maiza       5 jasoaldi

11. Martikorena             5 jasoaldi

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide