Uda begirako prestakuntzaren ale bat izan zen igandeko trainerilla estropada. Lehia tartean dagoen guztietan irabaztea da nahia, baina, oro har, entrenamendu baten tankerako estropada izan zen oriotarrentzat Santelmotakoa.
Erritmo onean dabiltzala eta udarara egoera hobean iritsi dezaketela frogatzeko balio izan zien Zumaiako estropadak. Uda honetan aurrean, puntan, egoteko aukerak dituztela ikusi zuten. Indarberritzeko balio izan zien, beraz, igandeko trainerilla estropadak.
Zumaia nesketan, Hondarribia mutiletan
Zumaiako ontzia izan zen azkarrena emakumezkoetan. Goizean Euskadiko Batel Txapelketako bandera irabazi zuten eta arratsaldean trainerilletan ere bandera lortu zuten. Zumaiarren atzetik gelditu zen Orioko ontzia, sei segundora.
1. Zumaia: 11:35:50
2. Orio: 11:41:43
3. San Juan: 11:59:00
4. Getaria: 12:16:03
Nesken estropada baino lehen gizonezkoena jokatu zen. Hondarribia izan zen azkarrena, eta atzetik, Orio sailkatu zen, bederatzi segundoko tartearekin.
1. Hondarribia: 10:15:46
2. Orio: 10:24:89
3. Zumaia A: 10:33:50
4. Zumaia B: 10:37:16
5. Getaria: 10:39:06
6. San Juan: 10:39:64
7. San Pedro: 10:47:13
8. Zarautz: 10:57:30