Kontzertu zinematografikoa elizan

Karkara 2015ko api. 23a, 09:41

Ostiralean, apirilaren 24an, hainbat soinu-banden kantak interpretatuko dituzte Orioko Elizan, 20:00etan hasita.

Ana Salaberrieta sopranoak jarriko dio ahotsa, Goratzar abesbatzarekin batera, apirilaren 24an egingo den emanaldiari. Musika Pedro Mgiuel Aguinagak, Suzanna Guterik,  Iker Telleriak eta Jon Lizasok jarriko diote; biolina, flauta, perkusioa eta tronpa joko dute, hurrenez hurren.

Kontzertu zinematografikoa izango da, soinu-banden zatiak interpretatuko baitituzte. Hau izango da kontzertuko programa:

  • Superman
  • El padrino
  • Dias de vino y rosas
  • Titanic
  • Mago de Oz
  • Dr. Zhivago
  • La misión
  • El tercer hombre
  • Harry Potter
  • Sonrisas y lágrimas
  • Porgy and bess
  • Desayuno con diamantes
  • Amelie Poulin
  • La danza de Zobra
  • Toccata y gua en rem
  • Romeo y Julieta
  • West side Story
  • El rey león
  • Casablanca
  • Ghost
  • El señor de los anillos
  • New York
  • Bailando bajo la lluvia
  • La lista de Schindler
  • Los niños del coro
  • La guerra de las galaxias
Film horien soinu banden zatiak joko dituzte kontzertuan zehar. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da, Orioko elizan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide