Zwekere taldea Oskar Estangak sortu zuen. Euskal musikari batukada erritmoa jartzen dizkio taldeak. Taula gaineko proposamen artistiko animatuaz eta entretenigarriaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, 22:30ean, Orioko kultur etxean.
Sarrera doan da; baina, ohi bezala, 120 gonbitak aldez aurretik hartzea gomendatzen dute antolatzaileek. Izan ere, kultur etxeko aretoaren aforoa mugatua da eta ikuskizunera joateko arin ibiltzea komeni da. Gonbitak kultur etxean bertan eskuratu daitezke.