Guztiak irabazle Zaraguetako krosean

Karkara 2015ko api. 20a, 11:01

Giro paregabea izan zen Zaraguetak antolatutako igande goizeko kros txikian. HH, LH eta DBHko ikasleek hartu zuten parte.

HHtik hasi eta DBHra, adin tarte horretako haur ugarik hartu zuten parte seigarrenez antolatu den kros txikian. Adinaren araberako distantzia egin behar izaten zuten, eta, amaitu bezain pronto, guztientzako dominak eta pintxoak banatu zituzten.

Eguraldia lagun, giro paregabea izan zuten korrika egiteko. Musikak alaitutako lasterketa izan zen, eta guraso eta haurrek goiz pasa ederra egiteko aukera izan zuten.

Lasterketaren distantzia kategoriaren arabera

HH4 eta HH5eko umeek:    150 metro
LH1 eta LH2ko umeek:       300 metro
LH3 eta LH4ko umeek:       600 metro
LH5 eta LH6ko umeek:       1000 metro
DBH1 eta DBH2ko umeek:  1200 metro

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide