Sara Peña bigarren Arrasate-Udalatxen

Karkara 2015ko api. 21a, 08:59

Argazkia: Igon Lertxundi

Hirugarren sailkatuarekin lehia estua izan du Peñak, baina, azkenean, minutu erdiko aldea atera dio oriotarrak.

Arrasate herrian hasi eta Arrasateko Udalatx mendian amaitu. Arrasate-Udalatx lasterketako lehen edizioa biribila izan da. Mendizale asko bildu dira Udalan eta Udalatxen, eguraldia lagun zutela, korrikalariak animatzeko asmotan. Lasterka egitera ere mendizale asko animatu dira, tartean Sara Peña oriotarra.

Emakumezkoetan, nagusitasun osoarekin irabazi du Oihana Kortazarrek, 2:13:50eko denborarekin. Hamar minutura helmugaratu da bigarren sailkatua, Sara Peña. Peñak hirugarrenarekin –Oihana Arratibel– lehia estua izan du. Azkenean, 29 segundoko aldea atera dio oriotarrak Arratibeli.

Gizonezkoetan lehia ere estua izan da. Lehen hiru sailkatuen artean soilik bederatzi segundoko aldea egon da. Irabazlea Imanol Goñi izan da, 1:49:23 denborarekin. Bigarren Aritz Kortabarria sailkatu da eta hirugarren Igor Mancisidor.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide