Hiru Euskadiko Txapelketa

Karkara 2015ko api. 20a, 08:44

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Euskadiko Batel Txapelketak jokatu dira pasa den asteburuan, apirilaren 18an eta 19an, Legution. Sei mailatan parte hartu dute eta horietatik hirutan lortu dute lehen postua.

Legution jokatu zen apirilaren 18an eta 19an 2015eko Euskadiko Batel Txapelketa. Estropadak egin ziren zazpi mailatatik seitan parte hartu zuen Orio AEk, eta emaitza oso onak lortu zituen.
 
Hiru txapelketa irabazi zituzten. Jubenil mailako neskek eta mutilek eta infantil mailako mutilek. Brontzezko domina bat lortu zuten kadete mailako mutilek, eta laugarren postuan geratu ziren senior mutilak eta etorkizuneko neskak.
 
Asteburuan lortutako emaitzekin, 38 Euskadiko Batel Txapelketa ditu Orio AEk bere palmaresean, eta bosgarren aldia da Euskadiko Txapelketatik hiru banderarekin itzultzen dela.
 
Errezibimendua egin zitzaien garaileei igandean, 19:00etan, Udaletxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide