Lasarteko kokatzen da Digitalak enpresa. Ikus-entzunezkoen sektorean esperientzia handiko ekoiztetxea da, 25 urteko ibilbidea duena. Berrikuntza, kalitatea eta teknologia berrien erabilpena oinarri hartuta, punta-puntako teknologiarekin, gogor eusten die berritzaile izateko asmoari eguneroko kalitatezko lanean.
Urtzi Garmendia oriotarrak Digitalak enpresako kide da. Beren azken lanak oihartzun handia izan du. Telebistarako Jose Mujikaren inguruko dokumentala egin zuten.
Pepe Mujika, iraultza lasaia
Digitalak Haratago enpresak eginiko dokumentala ETBn emititu zuten eta Nahieranen ikusi daiteke. Audientzia onak eman zituen dokumentalaren emisioak eta lan taldea oso eskertua azaldu zen ikus-entzuleekin.
Dokumentalak ia ordu beteko iraupena du, baina arin igarotzen da ordu betea. Uruguaiko presidente ohiari egindako elkarrizketa da dokumentalaren ardatza, zeina bere Montevideoko etxean egin zen. Jose Mujika ezagutzeko aukera paregabea ematen du dokumentalak, baita berak euskal herriaz eta euskal kulturaz pentsatzen duena ezagutzeko ere.