Eskolaumeentzako Literatur Lehiaketa, hogeita zortzigarrenez

Karkara 2015ko api. 17a, 08:19

Ireki dute Eskolaumeen Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko epea, maiatzaren 8ra arte izango da

Herriko gazteenek idazten eta marrazten goza dezaten da Eskolaumeen Literatur eta Marrazki Lehiaketaren helburua. Beren ipuin, olerki eta marrazkiak sanpedroetan argitaratzen den liburu batean ikustea, saria.

Ireki dute dagoeneko lehiaketan lanak aurkezteko epea: maiatzaren 8ra arte izango dute LH3 eta DBH4 bitarteko ikasleek herriko ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan beren sorkuntzak uzteko. Hauek dira bi lehiaketetako oinarriak.

Literatur Lehiaketa:

  1. Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
  2. Gaia librea da.
  3. Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.
  4. Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
  5. Zortzi maila izango dira: LHko 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
  6. Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta olerki edo bertsoa.
  7. Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.
  8. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
  9. Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
  10. Adierazi beharreko datuak: izen-deiturak, adina, ikastetxea eta ikasketa maila.
  11. Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
  12. Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
  13. Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2015eko maiatzaren 8a baino lehen.
  14. Epaimahaia Euskara Zerbitzuko teknikariak eta oraindik izendatu gabeko beste bi pertsonak osatuko dute.
  15. Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.

Marrazki Lehiaketa:

  1. Gaia librea da.
  2. Partaide bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztuko ditu.
  3. Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
  4. Zortzi maila izango dira: LHko 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak
  5. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
  6. Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak.
  7. Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
  8. Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak...
  9. Argitaratzen diren lan guztien egileek sartitxo bana izango dute.
  10. Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2015eko maiatzaren 8a baino lehen.
  11. Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatutko dute.
  12. Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.
  13. Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide