Normandiara egingo dute bidaia herriko jubilatuek eta pentsionistek babeslekukoek antolatuta.
Bidaiaren nondik norakoak
Bidaia Orion hasiko da eta autobusean joan dira, geldialdiak eginez, Bretainiako hainbat txoko ezagutzeko; tartean: Nantes, Mont Saint Michel, Bayeux... Esther Pombo izango da gidaria eta zortzi egunetako egonaldiak, hiru izarretako hoteletan egingo dituzte.
Izen-ematea librea da
Ez duzu zertan zaharren babeslekuko bazkide izan behar Normandiara bidaiatu ahal izateko. Hasieran bazkideentzako epea ireki zuten, baina, orain, guztientzako ireki dute izen ematea. Hortaz, interesatuak jo dezala zaharren babeslekura eta eman dezala izena.
Informazio gehiagorako 626471423 –Txomin– telefonora deitu.