Urte betean lau disko

Karkara 2015ko api. 14a, 10:02

Giranice taldeak lau disko labur kaleratuko ditu 2015ean. Lehendabizikoa grabatzen ari dira eta maiatzaren amaieran aurkeztuko dute.

2015 urtea beren urtea izango zela aitortu zuten. Eta, printzipioz, esandakoa betetzen ari dira. Urteko lau disko-laburretako lehenengoa ari dira grabatzen eta maiatzaren bukaeran kalean izatea espero dute.

Bi disko argitaratu ondoren –Giranice 2011 eta Enea 2012– bi urte inguru egon dira eszenatokietatik kanpo. Denbora-tarte horretan lokalean sartu eta musika egiten ibili dira, materiala grabatzen besteak beste. Eta, atzeko lan potoloa egin ondoren, maiatzean, entsegu lokaletik aterako dira, eta ez esku hutsik.Ur disko laburra kaleratuko dute eta hori aurkezteko hainbat zuzeneko emango dituzte, oraindik zehazteke daudenak.

Ur diskoa grabatzen ari dira egunotan rock instrumentala egiten duen etxeko taldea. Beren grabazioekin eguneroko modukoa ari dira egiten, grabazio bakoitzeko bideo batez osatuko dena. Hurrengo lan laburra izango denaren grabaketa lanak iruditan:

 

1 eguna

 

2 eguna

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide