6 bandera astindu ditu harrobiak Gipuzkoako Txapelketan

Karkara 2015ko api. 13a, 08:42

Gipuzkoako Batel Ligan egindako lan fina biribildu dute asteburuan arraunlariek. Zortzi finaletan hartu zuten parte eta sei bandera lortu zituzten.

Oriok mendean hartu ditu sei mailatan gainontzeko klubak. Oriok sei bandera lortu ditu. Sei trapu astindu ditu, eta, promesen kategorian podiumeko koskara igo da. Batel horiek haizea poparen dute, puntaren puntan daude, onenean.

Gipuzkoako Batel Txapelketan erakutsitakoa txapela kentzeko modukoa izan da. Orio Arraunketa Elkarteak oinarria ondo errotuta daukanaren erakusleihoa izan da lortutakoa, harrobia fin-fin aritu baita. Sei bandera lortu dituzte: infantiletan bi, jubeniletan beste bi, seniorretan eta kadeteetan.

Lortutako sei banderak

Infantil neskak
Orio       - 5:14:22
Hibaika  - 5:20:51
Zumaia  - 5:32:92

Infantil mutilak
Orio           - 4:49:89
Tolosaldea  - 4:58:26
Hibaika       - 5:00:31

Kadete mutilak
Orio       - 7:19:10
Hernani  - 7:26: 04
Illunbe   - 7:28:55

Jubenil neskak
Orio          - 10:37:87
Tolosaldea - 10:53:13
Hernani     - 11:11:71

Jubenil mutilak
Orio         - 9:30:73
San Juan  - 9:35:73
Hibaika    - 9:43:21

Senior mutilak
Orio        - 9:06:98
San Juan - 9:17:11
Getaria    - 9:19:92

Bandera horiez guztiez gain ziaboga onenaren saria ere lortu zuten Orioko lau taldekidek. Arane Azkuek infantiletan, Ibai Tamayok kadeteetan, Saioa Sayagok jubeniletan eta Jon Arriolak seniorretan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide