Txurrumuskik begiraleak behar ditu udarako

Karkara 2015ko api. 14a, 09:00

Apirilaren 17an irekiko dute lan poltsa osatzeko deialdia

Udaberria aurrera doa eta udarako prestatzen hasi da Txurrumuski elkartea. Hiru programa jarriko dituzte martxan aurtengo oporraldian: uda txokoa, udaleku irekiak eta gazte abenturak. Ekintza horiek aurrera eramateko, begiraleen lan poltsa osatu nahi du elkarteak. Horretarako, uztailan eta abuztuan haurrekin egon nahi dutenei deialdia luzatzen diete.

Txurrumuskirekin lan egin nahi dutenek apirilaren 17tik maiatzaren 15era arte dute izena emateko aukera. Hamasei urte edo gehiago dituzten eta euskaraz komunikatzeko gai diren pertsonen bila dabiltza. Aisialdiko begirale titulua izatea, oriotarra izatea, talde harremanetarako abilezia edukitzea eta urtean zehar lanean jarraitzeko interesa ere baloratuko dira hautaketa prozesuan.

Izena eman nahi duenak, lotura honetako formularioa bete behar du esandako daten barruan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide