5.414 txartel eta 20 saridun

Karkara 2015ko api. 7a, 08:40

Amaitu da Euskara menuan kanpaina. Balorazio positiboa egin du Urola Kostako Udal Elkarteak eta saridunak ere izendatu dira.

Gure herriko taberna, kafetegi eta jatetxetako menuak euskaraz jartzeko helburuarekin abiatu zen Euskara menuan kanpaina. Tabernariei laguntza zerbitzua eskaintzeaz gain, euskaraz eskatu duten bezeroak ere saritu nahi izan dira. Zozketa batean hartu dute parte bezero euskaldunek, 60 euroko 20 sariren zozketan.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako jatetxeak bisitatu dituzte Udal Elkarteko langileek eta menua euskaraz jartzeko laguntza eman die. Itzulpenak, zuzenketak, interneteko tresnen informazioa... hainbat lan egin dituzte ostalaritzan euskararen presentzia sustatzeko.

Guztira 191 jatetxerekin egin dute lan. Horietatik 28 izan dira itzulpenak eskatu dituzten jatetxeak, 34 menu orrietarako laguntza eskatu dutenak, 160 hainbat euskarritan lan egin dutenak, 17 baliabide informatiboak erakusteko beharra ikusi dutenak eta 9 Udal Elkartearen ikastaroetan interesa azaldu dutenak.

95 jatetxek jarri dituzte bezeroen txartelak jasotzeko kaxa. Guztira 5.414 txartel banatu dira bost herrietan. Hauek izan dira irabazleak:


Saridunen zerrenda

1. Kepa Osa - Izeta – Aia
2. Joseba Arakama - Errota - Aia
3. Ainara Larrión Ramiro - Mayflower - Getaria
4. Kemen Atxurra Badiola -  Harralde taberna - Getaria
5. Esther Arruti - Kolo txiki - Orio
6. Rafa Delgado - Arkaitz - Orio
7. Tere Lizarreta - Kaiua - Orio
8. Irati Iturria - Zelaitxo - Zarautz
9. Intza Altuna - Zelaitxo - Zarautz
10. Ana Zeziaga - Bai batzokia - Zarautz
11. Ernesto Glass - Orbegozo - Zarautz
12. Itziar Gillenea - Kikara - Zarautz
13. Leire Bitegi - Kantabriko - Zarautz
14. Hodei Etxaniz - Altzola - Zarautz
15. Maider Arrizabalaga - Juli-juli - Zarautz
16. Susana Arrillaga - Alai - Zarautz
17. Iñaki Odriozola Arrieta - Marina Berri / Algorri - Zumaia
18. Aitor Blanco lakuntza - Justa taberna - Zumaia
19. Maider Bracamonte Sanchez - Kantauri - Zumaia
20. Izaro Altuna Larrañaga - Justa taberna - Zumaia

Saridunek maiatzaren 31ra bitarteko epea dute parte hartu duten jatetxeetakoren batean 60 euroko gastua egiteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide