Asier Santos Bikuña izango da kanpineko zuzendaria

Karkara 2015ko api. 1a, 08:35

Publizitatea eta harreman publikoetan lizentziatua da, eta ULMAn nahiz Fagorren egin du lan, besteak beste.

Aurtengo denboraldi ofizialerako zuzendari lanpostua beteko duen pertsona bat aukeratu du Udalak, Urola Kostako Udal Elkartearen kontratazio sailarekin eta Lanbiderekin elkarlanean.

Orain hasi eta 2015eko azaroaren 2ra arte, Asier Santos izango da kanpineko zuzendaria. Bera izan da aukeraketa-prozesuan baloratuena izan dena. Nere Ezpeleta eta Nerea Garmendia dira ordezko bi pertsonak, ordena horretan.

Udal Elkartearen lan poltsatik hautatu ziren eskatutako profila betetzen zutenak. Lanbidek aukeratutako horien gaineko informazioa eman zion elkarteari, eta hautatutako 11 horiei elkarrizketa egin zien Orioko Udalak. Prozesu horren emaitza da zuzendari berriaren eta bi ordezkoen izendatzea.

Aurtengo denboraldian Asier Santos izango da zuzendaria, baina, Udalak lanpostu hori lehiaketa-oposaketa publikora atera eta modu iraunkorrean hornitzeko asmoa du. Datorren agintaldian jarriko dira horretan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide