Inoiz baino zikinago

Karkara 2015ko mar. 31a, 08:54

Urtero bezala, igandean, hondartza garbitu zuten hainbat herritarrek. Parte hartzearekin gustura daude antolatzaileak, jende dezente joan baitzen.

Aspaldi ez zegoela horren zikina. Hondartzaren egoera txarra zen, oso zerri zegoen. Eta, hain juxtu, txukuntzeko batu ziren hainbat herritar igande goizean. Antolatzaileek uste baino lagun gehiago bildu ziren eta hondartxa garbi-garbi utzi zuten.

Surfrider Europako fundazioa da, erakunde ekologista, eta berek sustatzen ditu horrelako ekintzen antolakuntza. Itsasoaren, eta, oro har, hondartzen erabilera jasangarria egitea bermatzen dute, inguru horretaz guztiaz gozatu ahal izateko. Itsaso inguruak zaindu, kudeatu eta baloratzen dituzte, hortaz, egoera onean egon daitezen. Eta, hori lortzeko antolatzen duten ekintzetako bat mundu mailako garbiketa da.

Igandeko garbiketan ere presente izan zen Surfrider. Eta, eguraldiak lagunduta, hondartza txukuntzeko aukera izan zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide