Lau liga Oriorentzat

Karkara 2015ko mar. 30a, 13:47

Amaitu da Gipuzkoako Batel Liga. Azken jardunaldian lau estropada irabazi zituen Oriok, eta, ligan oro har, lau bandera lortu ditu.

Getarian jokatu zen 13. eta azken jardunaldia. Oriok 12 ontzi aurkeztu zituen eta lauek irabaztea lortu zuten: emakumezko infantilek,  jubenilek eta, gizonezko infantilek eta kadeteek. Horiek izan dira liga ere irabazi duten lau taldeak.

Lau kategoriatan lortu du Oriok lidertza, ondorengoetan:

Emakumezko infantilak
1. Orio: 78 puntu
2. TAK: 72 puntu
3. Hibaika:62 puntu

Emakumezko jubenilak
1. Orio: 32 puntu
2. TAK: 20 puntu
3. Hernani: 18 puntu

Gizonezko infantilak
1. Orio: 151 puntu
2. TAK: 143
3. Hibaika: 126

Gizonezko kadeteak
1. Orio: 183 puntu
2. Zarautz: 168 puntu
3. San Pedro: 164 puntu

Gainontzeko kategoriatan Orio ez da ligako lider, garaile, izan. Hauetan:

Emakumezko etorkizunekoak
1. Hibaika: 104 puntu
2. Hibaika B: 103 puntu
3. TAK: 95 puntu
Emakume absolutuak
1. San Juan: 34 puntu
2. Hernani: 25 puntu
3. Hibaika: 21 puntu

Gizonezko jubenilak
1. Getaria: 136 puntu
2. Hibaika: 135 puntu
3. San Juan: 122 puntu

Gizonezko seniorrak
1. San Juan: 69 puntu
2. Donostiarra: 61 puntu
3. Getaria: 53 puntu

Lau banderak emaitza paregabea dira Orio Arraunketa Elkartearentzat. Harrobi indartsua dute eta gogor egiten dute lan gazteak arraunean gero eta finagoak izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide