Udalbatzarra izango da asteartean

Karkara 2015ko mar. 30a, 10:24

Martxoaren 31n, bihar, asteartearekin, udalbatzarra izango da. 20:00etan hasiko da zazpi gai aztertuko dituzte.

Zazpi gairen onarpena bilatuko da biharko, astearteko, udalbatzarrean. Iluntzeko 20:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko pleno aretoan.

Lehenik eta behin, alkate dekretuaren berri emango da eta kreditua aldatzeko espedientea aztertuko da. Ondoren, beste kreditu aldaketa bati helduko diote. Gero, Orioko Iturbide kalean egingo den ludoteka lanetarako exekuzioaren kontratazioa onartuko da. Honen atzetik, Antilla hondartzaren eta kanpinaren kontratazioa landuko da. Bosgarrenik, hilerriko arautegiaz hitz egingo da. Jarraiki, Orioko gazteen aisialdiko lokalak arautzen dituen ordenantzari helduko diote; eta, ondoren, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldarrikapenaren inguruan bozkatuko dute. Amaitzeko, galderen eta eskaeren txanda izango da.

Ondorengoak dira, beraz, landuko diren gaiak:

1.- 130/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, kreditua txertatzeko modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 2/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

3.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Iturbide kalean udal ludoteka bat egokitzeko lanen exekuzioaren kontratazioa, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez.

4.- Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, Orioko Antilla hondartzaren zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzua eta Orioko udal kanpineko igerilekuaren zaintza eta botikin zerbitzua kontratatzeko, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez.

5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udal hilerriko arautegiari.

6.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko gazteen aisialdiko lokalak arautzen dituen udal ordenantzari.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bildu, EAJ eta Orain talde politikoek sustatutako adierazpen instituzional bat, bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrekoa.

8.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide