Igandean hondartza garbiketa egingo da

Karkara 2015ko mar. 27a, 08:14

10:00etan hasi eta 13:30ean amaituko da garbiketa.

Hondartza elkarlanean garbitzeko deia egin dute, urtero bezala. Igande honetan egingo da garbiketa, goizean goiz hasita. 10:00etan bilduko dira hondartzan bertan eta 13:30ean amaituko dute. Herritarrak guztiona den hondartza garbi mantentzeko ardura guztiona dela aldarrikatu eta guztion artean garbitu nahi dute.

Herritarrak igande goizean hondartzara joatera animatu nahi dituzte, hortaz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide