Bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake. Zahartzea, bizitzako atal bat da baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Bizi-kalitate duina izatea bermatu al dezakegu? Zer egin dezakegu hori lortzeko?
Galdera horiei guztiei eta beste askori erantzungo die asteazkenean, hilak 15, Xabier Mendiaraz kiropraktikoak. Fisioteraian diplomatu zen eta kiropraktikan lizentziatu, ordutik, osasunari eta gorputzari zuen ikuspegia aldatu zaio. Eta, bere ezagutza jendeari transmititu nahi dio, osasuna hobetzen laguntzeko.
Kiropraktikaren inguruan jardungo da asteazkenean emango duen hitzaldian. 35 minututan osasuna zer den azalduko du, osasuna hobetzeko gakoak zeintzuk diren esango du, bizkar hezurrak gure osasunean duen eraginaz hitz egingo du, kiropraktikak nola lagundu gaitzakeen azalduko du eta, bideo labur baten ondoren, galderei emango die paso.
Hitzaldirako tokia erreserbatzea komeni da, plaza mugatua baita. Horretarako 943 44 16 87 telefonora deitu behar da.