Urteroko bazkaria, urtero arrakastatsu

Karkara 2015eko martxoaren 26a

Argazkia Imanol Urkizu

Jubilatuen eguna ospatu zen atzo eta bazkari jendetsua egin zuten Aginagako Errasti Sagardotegian.

Jubilatu eta pentsiodunek gorriz biribiltzen dute urtero-urtero egutegian atzoko eguna. Elkartearen urteroko ekitaldia bihurtu da jubilatu eta pentsiodunen eguna. Atzo izan zen festa, martxoaren, 25ean.

Goizean goiz hasi zen, urtero bezala, eguna. 12:00etan mezara joan ziren lehendabizi, eta, gero, bazkaria izan zuten Aginagako Errasti Sagardotegian. 14:00etan bildu ziren sagardotegian. Bazkalostean otxoteak kantatu zuen, bertaratutako guztien konpainian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide