Antzerki tailerraren hirugarren koska

Karkara 2015ko api. 20a, 08:23

Orioko Herri Ikastolak antzerki tailerra antolatu du HHko ikasleentzat. Apirilaren amaieran hasi eta maiatzaren hasieran bukatuko da ikastaroa.

Abenduan eman zituzten lehen pausoak antzerkiaren esparruan hainbat ikaslek. Beste baten azalean jartzeak, sentitzen utzi eta sentiarazteak, asko eta asko erakarri zituen; eta, otsailean egin zen bigarren saioan, askok errepikatu zuten. Iaz hasitakoari jarraipena eman nahi izan dio Orioko Herri Ikastolak, hirugarren tailerra antolatuta.

Ipuinetan jolasean III izenburupean, HHko ikasleentzako antzerki tailerra izango da apirilaren amaieran. Apirilaren 28an, 29an, 30ean eta maiatzaren 5ean, 6an eta 7an izango dira saioak; astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan.

Aurrekoetan bezala, ikastaroaren gidaritza Amaia Lizarralde aktoreak emango du eta bi urtekoen ikasgelan izango da. Ordutegiak honakoak dira:

  • 3 urteko haurren tailerra: 17:00 - 17:30
  • 4 urteko haurren tailerra: 17:40 - 18:20
  • 5 urteko haurren tailerra: 18:30 - 19:15

Tailerretan izena emateko Ikastolako idazkaritzara joan behar da, apirilaren 23a, osteguna, baino lehen. 20 euroko kostua izango du tailerrean parte hartzeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide