Arantzazura eta Aburuza sagardotegira irteera

Karkara 2015ko mar. 27a, 11:14

Urtero bezala, santutegira joango dira egun pasa Zaharren Babeslekukoak apirilaren 21ean.

Arantzazura irteera egingo dute Zaharren Babeslekukoek apirilaren 21ean. Goizean hamaiketakoa egingo dute Arantzazun, eta santutegian meza entzungo dute ondoren, 12:00etan. 14:30ean Adunako Aburuza sagardotegira joango dira bazkaltzera.

Honakoa izango da menua:

  • Hirugihar pintxoaBakailao tortila
  • Bakailao frijitua piper berdeekin
  • Txuleta
  • Gazta, menbrilloa eta intxaurrak
  • Teilak eta zigarroak
  • Sagardoa, ardoa eta ura

9:00etan izango da irteera, eta egun-pasaren prezioa 35 eurokoa izango da. Txartelen salmenta apirilaren 7an egingo dute, 16:00tik 18:00ra. Txartela erosteko, bazkide txartela eguneratuta eduki behar da. Autobus bat betetzeko baino jende gehiagok izena ematen badu, eta bigarrenerako 30 pertsona baino gutxiago badaude, zozketa egingo dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide