Bere funtzioa beteta, beste batek erabiltzeko helburuarekin, hainbat gauza jarriko dituzte salgai, larunbatean, herriko plazan. Bigarren eskuko gauzen azoka antolatu dute, martxoaren 28an, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 15:00ak arte.
Salmenta-gunea jarri nahi duenak Udalean abisatu beharko du. Horretarako azken eguna gaur izango da, osteguna, martxoak 26. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio. Postua muntatzeko ardura saltzailearena izango da.