Asteburu kaskarra futbol taldeentzat

Karkara 2015ko mar. 24a, 11:47

Orioko talde bakarrak lortu du garaipena asteburuan, jubenil nesken taldeak, alegia. 1-0 irabazi zuen Tolosaren aurka.

Lider jarraitzen du Oriok, baina bigarrenak aldea murriztu du. Hiru puntuko tartea ateratzen dio Euskaldunari, bigarren sailkatuari. Izan ere, asteburu honetan Euskaldunak 1-3 irabazi du Urnietaren aurka; eta Oriok, aldiz, bana berdindu du Sampedrotarrak taldearen kontra.

Kadeteetako kopako laugarren multzokoek ere berdindu egin zuten, 2-2 Sporting Herrera taldearen aurka.Irabaztea lortu duen talde oriotar bakarra jubenil neskena da. Etxean jokatu zuten partida, Tolosaren aurka, eta 1-0 irabazi zuten. Gainontzeko taldeek galdu egin zuten: ohorezko jubenilek 1-0 Astigarragako Mundarroren kontra, kadeteko hirugarren multzokoek 2-1 Internacionalen kontra eta infantil txikiek 1-2 galdu zuten Eibarren aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide