Ligako fase berri bat

Karkara 2015ko mar. 18a, 10:34

47 bikotek arituko dira padelean jokatzen, sei kategoriatan. Ligako fase hau maiatzaren 24an amaitzea aurreikusten dute.

Aurrera doa padel liga. Etapa berri batean sartu berri da, eta maiatzaren 24a arte fase honetan ibiliko dira buru-belarri jokalariak. Guztira 47 bikote izango dira, hau da, 94 jokalari. Antolatzaileak ilusioarekin daude, gogotsu, ligan aurrera egiteko.

Sei taldetan banatu dira bikoteak, kategoriaren arabera. Martxoaren 6an eman zitzaion hasiera fase honi, baina eguraldiagatik, egindako euriteengatik, bertan behera gelditu dira hainbat partida. Ondorioz, 18 partida besterik ez dira jokatu martxoaren 6tik hona.

Aurrerantzean eguraldiak laguntzea espero dute antolatzaileek eta partidak jokatzeko arazorik ez egotea. Eragozpen hori salbu, primeran doa padel liga.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide