Zazpi jardunaldiren faltan lider da Orio

Karkara 2015ko mar. 17a, 11:57

1-2 irabazi zuen Oriok Dunboren aurka etxetik kanpo. Guztira 18 partida irabazi ditu 23 jardunalditan.

Partidu garrantzitsua zuen asteburuan Orioko taldeak. Larunbat arratsaldean jokatu zuten, Irungo San Jose Obrero futbol zelaian.  Hiru puntuak lortuz gero, gutxienez, bost puntuko aldea izaten jarraituko lukete; eta, zazpi jardunaldiren faltan, garrantzitsuak dira oso bost puntu horiek.

Lortu zuen helburua Oriok, garaipena eskuratu zuten. Gol bakarreko aldearekin, partida nahiko estu batean, 1-2 irabazi zuen Orioko erregional preferenteko taldeak. 24. jardunaldian, aste honetan, etxean jasoko dute Sanpedrotarra taldea.

Sailkapen orokorrean lider dira oriotarrak. Berak dira ligan 18 partida irabazi dituen talde bakarra, garaipen gehien lortu dituena. Galdutako partiduak bi besterik ez dira, eta berdindutakoak, hiru. Guztira hauek dira 23 jardunaldietan lortu dituzten emaitzak:

 

Orioko gainontzeko taldeen emaitzak gazi-gozoak dira; batzuk onak, baina, beste batzuk, txarrak. Jokatutako beste sei partidetan hiru garaipen eta hiru porrot lortu ditu Oriok. Ohorezko jubenilek 1-0 irabazi zuten Pasaiaren aurka; eta, jubenilek, bost goleko aldearekin, erraz, irabazi zuten Amara Berriren kontra. Nagusitasunez irabazi zuten etxetik kanpo jokatutako partida, 0-5.
 
Kadeteetan bi talde ditu Oriok. Bata, kopako hirugarren multzoan dagoena, eta hauek 1-0 irabazi zuten Astigarraga Mundarruren aurka. Beste taldeak, kopako laugarren multzokoak, galdu egin zuten partida estu batean, 3-2 Martutene aurretik.
 
Infantil txikiek 5-0 galdu zuten Antiguokoren zelaian eta futbol zortziko infantilek 4-1 galdu zuten Luberri taldearen kontra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide