Hiru garaipen eta lau lidergo Batel Ligan

Karkara 2015ko mar. 17a, 11:00

Argazkia: Josu Z.

Martxoaren 15ean, igandean, Gipuzkoako Batel Ligako 15. jardunaldia jokatu zen Orion, ZAEk antolatuta

Hiru garaipen lortu zituen Orio AEk pasa den larunbatean, martxoaren 15ean, Oria ibaian ZAEk antolatutako batel estropadan. Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia jokatu zen.

Hamalau ontzi aurkeztu zituen Orio AEk estropadara, bost mailatan. Horietatik lautan Orioko taldeek lidergoan jarraitzen dute.

Emakume infantiletan, A taldeak bigarren egin zuen, B taldeak zortzigarren eta C taldeak bederatzigarren. A taldea lehena da mailan, bigarrenarekiko sei puntuko aldearekin.

Emakumezko etorkizunekoetan hirugarren egin zuen A taldeak, eta laugarren postuan dago sailkapenean. B taldea hamargarren geratu zen.

Emakumezko jubeniletan lehen eta bosgarren postuak lortu zituzten batelek. Maila horretan ere, A taldeak lidergoan jarraitzen du zortzi puntuko aldearekin.

Gizonezko infantiletan lau batel lehiatu ziren. A taldeak estropada irabazi zuen, eta besteek bosgarren, zortzigarren eta hamahirugarren egin zuten. Lehen postuan dago A taldea maila honetan ere, eta bigarrenari sei puntu ateratzen dizkio.

Gizonezko kadeteetan ere garaipena lortu zuen Orio AEk. Beste bi batelek bosgarren eta hogeigarren postuak lortu zituzten. Maila horretako taldea da lidergoan alde handiena duena, hamaika puntu ateratzen baitizkio bigarrenari.

Hiru jardunaldi geratzen dira Gipuzkoako Batel Liga amaitzeko: martxoaren 21ean Zumaian, 22an Mutrikun eta 28an Getarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide