Astelehenean, martxoaren 16an, San Pedro jaiak antolatzeko bilera irekia egingo du festa batzordeak. Kultur etxean izango da bilera, 18:30ean.
Lehenbiziko bilera da hau, astelehenekoa, eta Udalak herriko talde eta norbanako interesatuei bertara azaltzeko gonbita egiten die. Bileran proposamenak botako dira, festei forma ematen hasteko.