Ipuin kontaketa saioa izango da datorren ostegunean, martxoak 12, 18:00etan, udal liburutegian. Ipuinak kontatzen Maite Franko arituko da. Hainbatetan izan da Orion, baina bihar kontatuko duen ipuina ez du sekula Orion kontatu: Filomena Musugorri, Errege!
2004a geroztik dabil ipuin-kontalaritzan Franko. Ordutik hona 1.700 saio baina gehiago eskaini ditu. Ostegunean saio bat gehitu ahal izango du jada luzea den zerrendari; lau eta zortzi urte arteko haurrentzat kontatuko duen ipuina, alegia.