Urtero bezala, ohiko batzar nagusia egingo du Orio AEk ostiral honetan, martxoaren 13an. Bi deialdi egongo dira, ohi den moduan. Lehena 18:30ean izango da, eta bigarrena 19:00etan. Honakoak dira batzarrean landuko diren gaiak:
- Azken Batzarretako aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2014 Denboraldia: Arraunketako Emaitzak.
- Egoera Ekonomikoa: 2014ko gastu-sarrerak.
- Ekonomia: 2015eko aurrekontua.
- Bestelakoak, eskari-galderak.