Autoezagutzarako eta autoeraldaketarako tresna da Erregistro Akashikoa. Teknika honen ikastaro teoriko-praktikoa emango dute igande honetan, 10:30etatik 19:00etara, Mandalara elkartean.
Norbere buruan konfiantza izateko. Botere propioa edukitzeko. Askeak izateko. Horretarako guztirako da garrantzitsua garapen espirituala eta pertsonala izatea. Eta, hori garatzeko, erregistro akashikoak erabili daitezke.
Erregistro horren gaineko ezagutza emango du larunbatean Sara Gonzalezek. Talde txikian izango da ikastaroa, hortaz, izena aldez aurretik ematea komeni da. Izena emateko Mandalara Elkartearekin jarri behar da kontaktuan eta 90 euro ordaindu behar dira.