Haur-ekologiari buruzko tailerra Mandalararen eskutik

Karkara 2015ko api. 7a, 10:16

Argazkia: buenasalud.net

Botikaz, txertoez, higieneaz, elikaduraz eta sendagai naturalez arituko dira apirilaren 11n Xabier Uriartek emango duen ikastaroan

Haur-ekologiari buruzko ikastaroa antolatu du Mandalara Taldeak apirilaren 11rako. Xabier Uriartek emango du ikastaroa eta izen-ematea zabalik dago. Uriarte medikua eta naturista da, eta Txertaketa Librearen Aldeko Ligako presidentea da.

10:30etik 14:30era izango da ikastaroa, apirilaren 11n, larunbatean. Bi zati izango ditu: batetik, lehenengo bi ordutan medikamendu eta txertoez arituko da Uriarte; bestetik, azken bi ordutan higieneaz, elikaduraz eta sendagai naturalak landuko dituzte.

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da pertsonako, baina bikotean joateko aukera ere badago. Kasu horretan, 50 euro ordaindu beharko du bikoteak. Plaza mugatuak ditu tailerrak. Izena eman nahi duenak 648 48 74 89 telefonora deitu behar du.

Antolatzaileek adierazi dute ikastaro hau ez dutela polemika sortzeko edo txertaketaren aurkako sistema bat jarraitzeko antolatu. Beren intentzio bakarra informazioa zabaltzea dela diote, errespetu guztiarekin, gero norberak erabakia har dezan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide